XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OINARRI-ARAUAK:
1. ERABILTZE-EREMUA.

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarako hirugarren oinarri-arauean zerrendatutako Alduralanaritzarako hogeita hamabi lantoki (L. H.-ko 2. mailako, Goimailako Batxilerreko edo baliokideko Titulodunak), arduralaritza-akurapenez betetzeko baztertze-indarreko saioetarako deia dute erabiltze-eremu oinarri-arau hauek.

Dei honen egunetik erabaki arteko aldian, agian hutsik geldi daitezen lantokiak ere, dei beronen bidez bete ahal izango dira, lantoki horiek, nolanahi ere, oraingo deiaren gai direnen zernolako berberak izan ditzatenaren baldintzapean.

Baztertze-indarreko saio hauek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako lanarien arduralaritza-akurapenari buruzko Apirilaren 6ko 72/1983 Dekretoa (E.H.A.A.-ren Apirilaren 26ko 52. Alea) eta Agindu hau izango dituzte araupide).

11. AKURAPENAREN LEGE-JAURPIDEA.

Euskal-Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako lanarien arduralaritza-akurapenari buruzko Lehendakaritza-Sailaren Apirilaren 6ko 72/1983 Dekretoaren ohartemandako izango da.

Dei honetan aukera daitezenak Arduralaritza aldiko lankidetzazko arduralaritza-akurapenez atxikita geldituko dira.

Aukera daitezenak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzutan berehala hasteko moduan egon beharko dute.